Gabonetako kontzertua elizan

 

Danbolin Musika Eskolako ikasleek eta Salatxo abesbatzak Gabonetako kontzertua emango dute elizan abenduaren 21ean, ostegunarekin, 19:30ean.

 

Kontzertuari hasiera emateko, kantuko ikasleek pianoa eta soka taldearen laguntzarekin, ondoko kantak abestuko dituzte:

ALELUIA

PIE JESU

AINTZA EMAN

 

Ondoren, musika mintzairako ikasleek, instrumentuko ikasleen laguntzarekin, ondoko kantak abestuko dituzte:

BIZAR ZURI

ALL I WANT FOR CHRISTMAS IS YOU

MARIAREN SEMEA

GABONETAN ERE ZUREKIN

TRAKATAN TRAKATAN

 

Salatxo abesbatza ere entzuteko aukera izango dugu segidan, ondorengo abestiekin:

ARITZ ADARREAN-KATTALIN

NOEL

RIU RIU CHIU

 

Kontzertuari amaiera emateko, guztiek batera bi kanta abestuko dituzte:

GABON ZURIAK

HATOR HATOR!