Karela kiroldegiaren gestioa adjudikatzeko lehiaketa

Azaroaren 7ko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu dira kiroldegiaren gestioa adjudikatzeko lehiaketaren oinarriak.

Oinarriak ikusi nahi dituenak hemen dauzka euskaraz eta hemen gaztelaniaz, PDF formatuan.

Lehiaketan parte hartzeko interesa dutenek 26 eguneko epea dute beren proposamenak aurkezteko.

Proposamenak aurkezteko azken eguna, beraz, abenduaren 5a izango da.

Aurkezten diren proposamenak ekintza publiko batean irekiko dira, udaletxean, abenduaren 12an, eguerdiko 12etan.