KIKI ETA KOKO PAILAZOAK PLAZAN

Kiki eta Koko pailazoen emanaldia izango da plazan, “Ostegunero” programaren barruan.

Ostegunero programaren baitan haurrentzako ekitaldiak antolatu ditu Orioko Udaleko Kultura batzordeak, abuztuaren bukaera bitartean.

Programa honen azken ekitaldia, KIKI ETA KOKO pailazoen emanaldia izango da ostegun honetan, abuztuak 31, arratsaldeko zortzietan hasita.

Ostegunero programako emanaldi guztiak ostegunez izango dira herriko plazan eta 20:00etan hasiko dira. Ekitaldi hauek bi helburu dituzte: batetik, herriko eta kanpoko haurrei euskal giroko ikuskizunak eskaini nahi dizkie Kultura batzordeak, udako programaren barruan eta, bestetik, haurrekin batera haien gurasoak ere mugitu ohi direla aprobetxatuz, herri barruko giroa suspertu nahi du, udako opor usaina hondartza ingurura mugatu ez dadin.