KILOMETROAK ORION

URRIAREN 3an KILOMETROAK 04 OSPATUKO DA ORION

Urriaren 3an ospatuko den Kilometroak 2004 festa dela eta, honako neurriak hartu ditu Udalak:

  • Egun horretan, eta festak irauten duen bitartean, Orioko kaleak oinezkoentzat izango dira.
  • DEBEKATUA IZANGO DA APARKATZEA Abeslari kalean, Ikastola inguruan eta Arrantzale kaleko 1, 2 eta 4 etxeen aurrean. Larunbatean erretiratu behar dituzue autoak inguru horretatik, (Estropalari eta Bikamiota kaleetan aparkatzeko aukera izango duzue).
  • DEBEKATUA IZANGO DA APARKATZEA Ibai Ondon, Endaian, Aritzagan, Herriko Plazan eta Kaian. Larunbatean erretiratu behar dituzue autoak inguru horretatik, (Arraun Elkarteko bidean aparkatzeko aukera izango duzue).
  • Egun horretan jendetza izango da Orion eta, zirkuitua herri barruan denez, herritarrei eskertuko genizueke, ahal izanez gero, autorik ez mugitzea.
  • Herritik atera behar izanez gero, Iturbide-Antxiola kaleetatik Aita Lertxundira joateko aukera izango duzue.

Barkatu eragozpenak eta eskerrik asko aldez aurretik.