Anibarko Portuan saski baloi kantxa zegoen lehen eta toki berean multikiroleko kantxa bat instalatu du orain Udalak.
Instalazioa bukatuta dago dagoeneko eta falta den bakarra lurreko marrak pintatzea da.
Kantxa berriak aukera emango die bizilagunei bai saskibaloian, bai eskubaloian eta bai futbolean aritzeko.
Kantxa egokitzeko lanak 17.900 euroko kostua izan du eta Manufacturas deportivas enpresak egin du.