Urola Kostako Udal Elkarteak, “EKITEN, ekintzaile eta enpresarien ekosistema” egitasmoaren barruan, beste prestakuntza-tailer bat eskainiko du ekintzaile eta enpresari txikientzat. “Komunikazioaren balioa salmenta-prozesuan” tailerrak oso harrera ona izan duela ikusita, Udal Elkarteak beste bat antolatzea erabaki du, erabat praktikoa izango dena.
Komunikazioaren balioa salmenta-prozesuan
Eskualdeko ekintzaile eta enpresari txikiei bideratutako saioaren helburua hau da, funtsean: salmenta-prozesuak hobetzeko estrategia eta erremintak eskaintzea; kasu honetan, fokua komunikazioan jarrita. Gaur egun, marketing arazorik larriena zera da: salmenta-prozesuan huts egiten duela komunikazioak, ez dela modu eraginkorrean erabiltzen. Saio praktiko honen bitartez, bezeroarekiko komunikazio egokia lortzeko metodologia eta hainbat tresna erakutsiko zaizkie parte-hartzaileei.
Saio bakarreko 4 orduko prestakuntza eskainiko da Urola Kostako Udal Elkartearen egoitza nagusian. Urriaren 28an izango da ikastaroa, astelehenarekin; goizez, 09:30etik 13:30era.
Saioa irekita dago aurreko tailerrean parte hartu zutenentzat nahiz lehendabizikoz saioan parte hartzeko interesa dutenentzat.
Argibideak eta izen-ematea:
Prestakuntza-tailerrean parte hartzeko, Urola Kostako Udal Elkartean eman behar da izena. Horretarako ondorengo datuak beharko ditugu:
- IZK/NAN
- Ekintzailearen izen-abizenak edo enpresaren izena
- Jarduera-sektorea
- E-maila
- Telefonoa
- Ikastaroaren izena
Izena emateko edo informazio gehiago jasotzeko, idatzi e-mail bat edo jarri harremanetan telefono bidez:
Urola Kostako Udal Elkartea (Urdaneta bidea, 6 20 800 Zarautz)
Enpresa Sustapena Zerbitzua (Maider Ibarbia, Johanna Pino)
Tel. 943 890808
jpino@urolakosta.eus