Korrika Txikia eta handia ibiliko dira ostegunean Orioko kaleetan barrena

Ikastolak eta eskolak elkarrekin antolatuta, Korrika Txikia izango da ostegunean, apirilak 2, 15:00etan hasita. Herriari itzulia egingo diote ikasle eta irakasleek korrika eta plazan emango diote amaiera, musika eta kantekin.

Bi urtetik behin antolatzen da Korrika Txikia eta arrakasta handia izaten du ikasle, irakasle eta gurasoen artean. Antolatzaileek aurreikusten duten jendetza bilduko dela korrika egiteko eta, zer esanik ez, plazan egingo den bukaerako ekitaldiaz gozatzeko.

Segidan, Korrika handia

Bukaerako ekitaldi hori amaitzen denean, Korrika Txikian ibili diren asko Korrika handian parte hartzeko prestatuko dira, 17:00ak aldera iritsiko baita Oriora