Aurtengo Korrika 16 apirilaren 2an Oriotik igarotzen dela eta, herria girotzeko asmoarekin, merkatariek euren erakusleihoak Korrikako beste edizioetako argazkiekin dekoratu nahi dituzte.
Ondoren argazki horiekin Kultur Etxean erakusketa antolatu nahi da. Ahalik eta erakusketa zabalena antolatzeko, herritarrei deialdia egiten zaie Korrika Oriotik pasa den edizioetako argazkiak Kultur etxera eraman ditzaten martxoaren 18a arte. Kopia atera ondoren argazki guztiak jabeei itzuliko zaizkie.