Ramon Aranzabalen Orioko margoak Kultur Etxean

Bihar, martxoak 6an arratsaldeko 19:30etan Ramon Aranzabalen Orioko margoz osaturiko erakusketa inauguratuko da Kultur Etxean.

Erakusketa guztia Orioko kaia, plaza eta beste zenbait txokotako margoz osaturik dago. Batzuek koloretan dira eta besteak txuri beltzean.

Bihar hasi eta martxoaren 31a arte izango da erakusketa Kultur Etxean. Ordutegia honako hau da:

Goizez 9:00tatik 13:00etara
Arratsaldez 16:30tatik 20:00etara