Urtero bezala, jarduera-sorta antolatu du Talai Mendi mendi-elkarteak maiatzaren 21etik 26ra.
Aurten Kukuarri Astearen 7. edizioa izango da eta hau da antolatutako jardueren programa:
MAIATZAK 21, ASTEARTEA
17:00 Bizikletaz (edo oinez) Motondo ingurua garbitzera joango gara, Herriko Plazatik abiatuta. Eskularruak eta poltsak Talai Mendik banatuko ditu. Nahitaezkoa da bizikletan kaskoa eramatea.
MAIATZAK 22, ASTEAZKENA
17:00 – 20:00 Slackline Herriko Plazan.
MAIATZAK 23, OSTEGUNA
17:00 Orientazio-probarako izen-ematea Talai Mendiren lokalean.
17:30 Orientazio proba GOT taldearen laguntzarekin. Edozeinek hartu dezake parte: bakarka, familian edo taldean.
MAIATZAK 24, OSTIRALA
21:30 Menditour film-emanaldia kultur etxean *
- Wallmapu (6 minutu)
- Viacruxis (11 minutu)
- This Mountain Life (77 minutu)
* Aurrez gonbita hartu behar da kultur etxean (maiatzaren 13tik aurrera)
MAIATZAK 25, LARUNBATA
16:00-19:30 Kiroldegiko rokodromoa adin guztietako haurrek erabiltzeko prestatuko da.
16:00-19:30 Elizako paretan eskalatzeko eta yumareatzeko aukera izango da.
MAIATZAK 26, IGANDEA. KUKUARRI EGUNA
10:00 Irteera herrikoia plazatik
11:00 Tontorreko gurutzean, elizkizuna.
Ondoren, salda eta pintxo beroak.