Jaia antolatzeko aurreneko bilera datorren astelehenean egingo da, maiatzaren 13an.
Aurtengo antolaketa-lanetan parte hartu nahi duten guztiak gonbidatuta daude bilerara.
Udaleko Euskara batzordeak kultur aniztasunaren jaia antolatu du azken lau urteetan eta, izan duen harrera onak bultzatuta, berriro egin nahi du aurten ere. Jaia antolatzen hasteko, bilera irekia deitu du antolaketan laguntzeko interesa izan dezaketen guztien ekarpenak jasotzeko.
Bileraren eguna eta tokia
Bilera udaletxeko teilatu azpiko gelan egingo da maiatzaren 13an, astelehena, 19:30ean.