Dagoeneko erabil daiteke kultur etxe atzeko igogailua. Igogailua irekita izango da egunean hogeita lau orduz.
Kultur etxearen atzeko plazako obra ez da oraindik zeharo bukatu; baina Udalak erabaki du igogailua martxan jartzea, herritarrek erabili ahal izan dezaten.
Kultur etxearen atzeko plaza ia guztiz bukatuta dago; baina lurra ematea falta da eta, lur berezia denez, euririk gabeko egunak behar ditu, eman eta ondo gelditzeko. Aspaldi honetan egun euritsuak sarri-sarri izan ditugu eta horregatik langileek ezin izan dute lurra ematen bukatu.