Datorren larunbatean dantza ekitaldia Danbolinen eskutik

Otsailak 14 larunbatean, 18:00etan, Karela kiroldegian Danbolin Musika Eskolako dantzako ikasleek ekitaldia eskainiko dute.

Bertan 185 dantzako ikaslek hartuko dute parte, 4 urtetik 13 urte bitartekoek, irakaslea Ander Errasti delarik.

Musika Eskolako instrumentuko ikasleek ere parte hartuko dute bertan perkusioa, txistua, esku-soinua eta trikitixa joaz.

Ondorengo dantzak dantzatuko dituzte: Sarrera, Txulalai, Zapatain, Anulelul Pun Pun, Agintariarena, Bolant dantza, Makil txiki, Txakoli, Peio Joxepe, Ormatxulo, Polka, Habanera, koreografiak eta bukaera.