Lana bilatzen laguntzeko ikastaroak antolatu ditu Urola Kostako Udal Elkarteak urtarrilean eta otsailean

Urtarrilean eta otsailean hainbat ikastaro eskainiko ditu Urola Kostako Udal Elkarteko Enplegu Zentroak, lana bilatzeko prozesuan eragina duten alderdiak eta baliabideak lantzeko. Ikastaroak Urola Kostako Udal Elkartearen egoitzan izango dira (Urdaneta bidea 6, Zarautz), 9:30etik 12:30era.

Hona hemen urtarrileko eta otsaileko ikastaroen xehetasunak:

CURRICULUMA LANTZEA

  • Zure gaitasunak, ezagutzak, esperientzia eta lorpenak erakusteko tresna landuko duzu.
  • Data: urtarrilak 12
  • Hizkuntza: euskara

GAZTE BERME SISTEMA

  • Zergatik eman behar dut izena? Onurak, sarbide baldintzak, neurriak…
  • Data: urtarrilak 20
  • Hizkuntza: euskara

LAN BILAKETA PLANIFIKATU ETA ANTOLATU

  • Zure lan-bilaketa planifikatzeko eta antolatzeko tresnak landuko dituzu.
  • Data: urtarrilak 27
  • Hizkuntza: gaztelania

CURRICULUM EREDU BERRIAK

  • Curriculum eredu berriak landuko dituzu (prezi)
  • Data: urtarrilak 30
  • Hizkuntza: gaztelania

ENPLEGU-ATARIAK

  • Lana-bilatzeko webguneak ezagutuko dituzu
  • Data: otsailak 3
  • Hizkuntza: gaztelania

AUTOMARKETINA WEB BIDEZ

  • Baliabide digitalak landuko dituzu zure konpetentziak eta abileziak azaltzeko eta balio erantsia gaineratzeko web orrialde baten diseinu bidez (wix).
  • Data: otsailak 6
  • Hizkuntza: gaztelania

GENERO BERDINTASUNA: AUTOEZAGUTZA ETA AHALDUNTZEA

  • Lan-bilaketa prozesuan norberak bere burua ezagutzeak eta bere buruan sinesteak duen garrantzia landuko duzu.
  • Data: otsailak 10
  • Hizkuntza: euskara

HAUTAKETA PROBAK

  • Lanpostua lortzeko pasa behar diren probak entrenatuko dituzu
  • Data: otsailak 17
  • Hizkuntza: gaztelania

ENPLEGUA EUROPAN

  • Eman beharreko aurrera pausoak ezagutuko dituzu, eta Europan zehar lan-bilaketa prozesuan mugitzeko interesgarriak diren atariak .
  • Data: otsailak 20
  • Hizkuntza: euskara

Informazioa eta izen-ematea