LANBIDEren oharra, enplegua aldi baterako erregulatzeko espediente egoeran dauden langileentzat

Enplegua aldi baterako erregulatzeko espediente (ERTE) egoeran dauden langileek alta eman beharko dute LANBIDEn, langabeziako prestazioa kobratu ahal izateko.

Enplegua aldi baterako erregulatzeko espediente baten eraginpean dauden langileek ez dituzte langabezia kobratzeko tramiteak egin behar, enpresak tramitatuko dituelako denak batera. Hala ere, Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoak (SEPEk) ez du inolako akordiorik sinatu LANBIDErekin, tramite horiek arintzeko eta, hori dela-eta, LANBIDEk hau jakinarazi die egoera horretan dauden langileei:

Enplegua aldi baterako erregulatzeko espediente baten eraginpean dauden EAEko langile guztiek alta eman behar dute LANBIDEn, enplegu-eskatzaile gisa, prestazioa kobratzeko tramiteetan gorabeherarik ez izateko.

Nola egin eskaera?

Lehendik noizbait LANBIDEn izena emanda egon direnek beren eskaeraren egoera aldatu dezakete, Nire Lanbidenet-en bidez, beren egoera bajatik altara pasatuz. Orain arte inoiz izena eman ez dutenek, ordea, ondoko esteka honetan dagoen formularioa bete eta bidali behar dute:

https://apps.lanbide.euskadi.net/apps/!MI_INSCRIPCION_LANBIDE?LG=E&ML=OFEMEN1&MS=E