Larunbateko arraun-surfeko txapelketa bertan behera geratu da, eta musika-emanaldiak bakarrik egingo dira

Larunbat honetan, urriak 3, arraun-surfeko txapelketa antolatuta zegoen Orion, baina ez da azkenean egingo, eguraldiaren aurreikuspena oso txarra delako.

Antolatzaileek uretan egitekoak ziren jarduera guztiak bertan behera utzi dituzte eta hasierako programatik egingo den gauza bakarra musika-emanaldiak izango dira. Horiek aurreikusita bezala egingo dira, 18:30ean hasita, Arraunetxeko aretoan. Musika-emanaldiak Gipuzkoako Foru Aldundiak diruz lagundutako KatapultaTour programaren barruan antolatu dira.

Guztira, hiru talde izango dira kontzertuan:

  • 18:30 Voodoo Charms
  • 19:30 Lemy River
  • 20:30 Cônvoi