Ekainak 16 larunbatean, arratsaldeko 18:00etan, Orioko Karela Kiroldegian, Danbolin Musika Eskolako dantzako ikasleek ekitaldi bat eskaini zuten. Kiroldegia goraino lepo bete zen eta emankizun oso polita eskaini zuten.
Bertan 170 ikasleek parte hartu zuten, 4 urtetik 13 urte bitartekoek, hain zuzen ere. Ikasle guzti hauen irakasle eta koordinatzaile lanetan Ander Errasti ibili da.
Musika Eskolako instrumentuko ikasleek ere parte hartu zuten bertan, perkusioa, txistua eta esku-soinua joaz.
Karela kiroldegira hurbildu ziren ikusleek besteak beste, honako dantzak ikusi ahal izan zituzten: Txulalai, Zapatain, Orpo Punta, Agintariarena, Agurra, Bolant dantza, Zinta dantza, Axuri beltza, Txontxongilo, Plazara, Uztai dantza, Banakoa eta Koreografiak.
Antolatzaileek eskerrak eman nahi dizkie laguntzera hurbildu ziren denei eta zorionak ikasle eta irakasle guztiei.