Gizarte Ongizateko batzordeko diru laguntzak

Orioko Udaleko Gizarte Ongizate batzordeak diru laguntzak ematen dizkie urtero Garapenerako Gobernuz Kanpoko Erakundeei eta gizarte lanetan ari diren bestelako elkarteei.

Diru laguntza horiek emateko modua arautzeko, oinarri batzuk prestatu eta argitaratu ditu Udalak Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean.

Diru laguntza horietako bat eskatu nahi duten elkarteek bertan daukate betebeharren eta epeen berri.

Oinarriak PDF formatuan ikusteko, egin klik:

Gizarte Ongizateko 2008ko oinarriak

Bases subvencion 2008. Departamento de Bienestar Social

Eskaria egiteko orria ere hemendik jaitsi dezakezu.

Martxoaren 15ean bukatuko da eskariak aurkezteko epea.