LGTBI+ kolektiboak bizi duen errealitatearen diagnostikoa egin nahi du Foru Aldundiak

Gipuzkoako Foru Aldundia, Gehituren laguntzarekin, LGTBI+ kolektiboaren errealitatearen inguruko diagnostikoa egiten ari da eta udalen laguntza eskatu du, ahalik eta jende gehienarengana iristeko.

Azterketaren helburu nagusia Gipuzkoan bizi diren LGTBI+ pertsonen egoera aztertzea da, alegia, eguneroko bizitzan jasaten dituzten diskriminazio motak aztertu eta beren beharrak ezagutzea.

Azterketa horren emaitzetan oinarrituta, Foru Aldundiak proposamen bat landuko du urtearen bukaeran.

Parte hartzeko hiru modu

Diagnostikoa egiteko, hiru bide hauek erabiliko dira:

GALDETEGI ELEKTRONIKOA: Internet bidezko plataforma baten bidez betetzeko. Norberaren iritzi eta esperientziak era anonimoan jasoko dira.

Linka: https://goo.gl/forms/C2NN6rUaMZIiFJzR2

ELKARRIZKETAK: Edonork parte har dezake, betiere LGTBI+ kolektiboaren parte bada edo kolektiboko pertsonekin lan egiten badu. Jasoko den informazio guztia KONFIDENTZIALTASUNEZ landuko da.

EZTABAIDA TALDEAK: LGTBI+ pertsonen arteko mahai-inguruak egingo dira. Konfidentziala izango da. Eztabaida-talde horiek osatzeko ere partaideak behar dituzte Aldundiak eta Gehituk.

Udalak herritarrak animatu nahi ditu diagnostikoa egiten lagundu dezaten.

Galdetegi elektronikoa edozeinek bere dezake; baina elkarrizketa eta eztabaida-taldeetan parte hartzeko interesa dutenek bi bide hauek erabili ditzakete harremanetan jartzeko:

Edozein zalantza argitzeko ere, bi bide horietakoren bat erabili daiteke.