Linuxa erabiltzeko aukera KZgunean

KZguneko nabigazio gelan dauden zortzi ordenagailuetako batean Linux dago instalatuta.

Linux sistema eragilea nolakoa den eta nola funtzionatzen duen jakin nahi dutenek aukera daukate orain Kultur Etxean. KZguneko ordenagailu batean Linux dago instalatuta eta edozein erabiltzailek du aukera aurrerantzean sistema eragile librean nabigatzeko.

Nabigatzeaz gain, gauza gehiago ere egin daitezke ordenagailu horretan, ofimatikako pakete bat ere instalatuta baitauka, gelako beste ordenagailuek ez bezala.

Ordenagailua euskaraz zein gaztelaniaz erabil daiteke, eta aukera ona da “betiko” sistemaz aparteko bat probatu nahi dutenentzat.