Luxenburgoko orkestra filarmonikoak azaroaren 11n joko du Kursaalen eta autobusa izango da doan Oriotik joan nahi dutenentzat

Donostiako Kursaalen Luxenburgoko orkestra filarmonikoaren kontzertua izango da azaroaren 11n, igandearekin, eta, bestetan bezala, autobusa antolatu da doan Urola Kostako eskualdetik joan nahi dutenentzat. Autobusa Zumaiatik abiatuko da eta Oriotik ere pasatuko da.

Nork bere sarrera erosi behar du

Kontzertura joan nahi dutenek beren kasa erosi behar dute sarrera Kursaalaren webgunean:

https://www.kursaal.eus/es/

Sarrerak hainbat preziotan erosi daitezke, tokiaren arabera.

Autobusa doan

Autobusa doan erabili ahal izango da; baina izena eman behar da aldez aurretik, Turismo bulegora deituta azaroaren 8a baino lehen: 943 835 565

Kontzertua 19:00etan hasiko da eta hiru pieza joko dituzte:

  • Mahler-en Nicht zu schnell
  • Beethoven-en Biolinerako kontzertua, op. 61
  • Txaikovskiren 5. sinfonia

Orkestraren zuzendaria Gustavo Gimeno da eta biolin-jotzailea, berriz, Vilde Frang.

Hemen kontzertuari buruzko informazio gehiago:

https://www.kursaal.eus/eu/agenda/orquesta-filarmonica-de-luxemburgo/