Luzatu egin da “Harakintza eta Haragikien elaborazioa” ikastaroan izena emateko epea

Eskualdeko langabeei bideratutako ikastaroa da eta partaideek aukera handiak izango dituzte gero lan-merkatuan sartzeko.

Izena emateko epea luzatu egin da, oraindik ere plaza libreak daudelako. Ikastaroa egiten duten langabeek aukera handiak izango dituzte lanean hasteko, horrelako ziurtagiria daukaten langileak falta direlako sektoreko lan-eskaintzei erantzuteko. 

Urola Kostako Udal Elkartearen eskutik, “Harakintza eta Haragikien elaborazioa” 2. mailako profesionaltasun-ziurtagiria eskuratzeko aukera izango dute eskualdeko langabeek. 5 hilabeteko prestakuntza jasoko dute harakintzaren industrian murgildu nahi duten langabeek. Ikastaroa erabat doan izango da.

Ikastaroaren ezaugarriak

Guztira, 430 orduko prestakuntza-ziurtagiria eskainiko da. Ikastaroa gazteleraz emango da. Eskolak URKAIKO baserritarren kooperatibaren Zestoako egoitza nagusian izango dira: astelehenetik ostiralera, 08:00etatik 14:00etara.

Ikastaroan parte hartzen dutenek hainbat gaitasun eta konpetentzia landuko dituzte. Alde batetik, haragia balioesteko eta zatitzeko, eta haragi-produktuak eta haragi-prestakinak elaboratzeko eragiketak egiten ikasiko dute. Bestetik, indarrean dagoen araudi tekniko-sanitarioa betetzeko eman beharreko urratsak ezagutuko dituzte. Azkenik, enpresa txiki batean haragi-produktuak merkaturatzeko gaitasunak barneratuko dituzte.

Argibideak eta izen-ematea

Izena emateko edota informazio gehiago jasotzeko, idatzi e-mail bat edo jarri harremanetan telefono bidez:

  • Urola Kostako Udal Elkartea, Enplegu Zerbitzuak (Olaia Sainz)
  • Urdaneta bidea 6 (Abendaño industrialdea), 20800 Zarautz
  • Tel. 943890808
  • osainz@urolakosta.eus