Maiatzaren 28tik 30era trafiko aldaketak izango dira Kale Nagusian

Maiatzaren 28tik 30era bitartean, Telefonikakoek arketak konpondu behar dituzte Kale Nagusian eta, hori dela-eta, kalea itxi egingo da ibilgailuentzat. Kale Nagusia trafikoari itxita egongo da asteazkenetik larunbata goizera arte.

Ondorioz, trafikoa honela geratuko da:

  • Iturbide kalea 17-19 eta Antxiola kalea 2-6 artean trafikoaren norabidea aldatu egingo da.
  • Iturbide kaletik San Martin ingurura joan nahi dutenek Oa kaletik gora joateko aukera izango dute.
  • San Martin ingurutik behera datorrenak NAHITAEZ, Antxiola kaletik joan beharko du.

Herritarrei laguntzea eta arau hauek betetzea eskatzen diegu.

Eskerrik asko aldez aurretik.