Maiatzaren 6an artisautza azoka egingo da Herriko Plazan

Aurtengo artisautza azoka datorren igandean egingo da, maiatzaren 6an. Goiz eta arratsaldez izango da zabalik, 11:00etatik 19:00etara, eta era askotako artisautza-lanak erakutsi eta salduko dira: bitxiak, senda-belarrak, eztia, zeramika, zurezko tailak, arropak, euskal produktuak, xaboiak, ukenduak, gozogintzako produktuak…

Aurtengoa azokaren 25. edizioa izango da.

Postu guztiak Herriko Plazan jarriko dira.