Datorren asteazkenean, martxoak 25, hitzaldia izango da Maria Maestra haurreskolan, 18:30ean hasita. Gaia: Arauak eta mugak haurren jan eta lo kontutan.
Maria Maestra haurtzaindegiak antolatu du hitzaldia Askagintzaren eta Orioko Udalaren laguntzarekin.
Hizlaria Askagintza elkarteko kide bat izango da eta hitzaldia irekia da, bertara azaldu nahi duen edozeinentzat. Guraso guztientzat izan daiteke baliagarri eta ez du inporta haurra haurreskolan dabilen ala ez.