Martxoaren 9an bukatuko da epea kultura eta kirol alorreko diru laguntzak eskatzeko

Urtero bezala, herriko kultur eta kirol elkarteek Udalaren diru laguntza jasoko dute, beren jarduerak egin ahal izateko

Diru laguntza eskatu nahi duten taldeek martxoaren 9a arteko epea dute beren urteko aurrekontua-eta aurkezteko. Aurrekontuarekin batera bere urteko programa ere zehaztu behar dute, horretarako prestatu den ereduaren arabera

Oinarriak hemen ikus daitezke, PDF formatuan eta eskaria egiteko bete behar den orria ere bertan dago.