MERKATARI ETA OSTALARIEKIN BILERA

Bihar arratsaldean, martxoak 26, 15:00etan Orioko Udaleko Batzar Aretoan ospatuko den bilerara herriko merkatari eta ostalari guztiak gonbidatzen dira.

Otsailean Merkatari eta Ostalariekin Orioko Merkataritza, Aisia eta Turismoa Suspertzeko Marketing Plana aztertzeko lehen bilera egin zen. BIlera hartako erabakietako bat, hemendik aurrera hilean behin elkartzea izan zen. Bilera eguna BETI hilaren azkenengo ostegunean izango da, Udaleko Batzar Aretoan arratsaldeko 15:00etan.