MERKATARI ETA OSTALARIEKIN BILERA

Ostegun honetan, otsailak 26, 14:30etan Orioko Udaleko Batzar Aretoan ospatuko den bilerara herriko merkatari eta ostalari guztiak gonbidatzen dira.

  1. urtean, Euskal Herriko Unibertsitatean Enpresari Aplikaturiko Ekonomi Institutuko irakasle diren Victoria de Elizagarate eta Pilar Zorrillak, Orioko Merkataritza, Aisia eta Turismoa Suspertzeko Marketing Plana prestatu zuten. Orain Udaleko Merkataritza Batzordetik Plan horren garapena aurrera eraman nahi da eta horretarako merkatari eta ostalarien parte-hartzea beharrezkoa ikusten da.