Udalbatzarraren ohiko bilkura izango da otsailaren 24an

Udalbatzarrak ohiko bilkura egingo du otsailaren 24an, asteartearekin.

Bilkura Udalbatzarraren aretoan izango da, udaletxean, eta 18:00etan hasiko da.

Hauek dira aztertuko diren gaiak:

  1. Onartzea, egoki bada, Baldintza Administratibo Partikularren Orria, ?Orioko Ortzaika auzoan N-634 errepide ingurua urbanizatzeko proiektua? exekutatzeko obrak kontratatzeko, proiektu teknikoaren arabera, prozedura irekiz, presazko tramitazioz eta lehiaketa bidez.
  2. Onartzea, egoki bada, Baldintza Juridiko eta Ekonomiko-Administratiboen Orria, arautuko duena Orioko udal kanpineko taberna eta supermerkatuaren zerbitzuak emateko kontratazioa, kontzesio administratiboko erregimenean.
  3. Eskariak eta galderak.