Liburutegiak aldian behin antolatzen dituen ipuin-kontaketa saioetako bat izango da datorren astelehenean, ekainak 10, 18:00etan hasita.
Ipuinak kontatzen Miriam Mendoza kontalaria arituko da. Orioko haurrek ezagutzen dute Miriam, lehenago ere etorri izan delako liburutegira.
Saioa kultur etxeko areto nagusian egingo da eta 3 eta 6 urte arteko haurrentzat eta gurasoentzat da.