Liburutegiak hilero antolatzen dituen ipuin-kontaketa saioen artean, bertan behera geratu zen Miriam Mendozak azaroaren 9an eman behar zuena.

Saio hori berriro programatu du liburutegiak eta datorren astelehenean izango da, azaroak 23, 18:00etan hasita.

Saioa kultur etxeko areto nagusian egingo da eta 3 eta 6 urte arteko haurrentzat eta gurasoentzat da.

Gonbita hartu behar da, aldez aurretik

COVID-19aren pandemiak sortutako egoerak behartua, ekitaldiak 30 laguneko aforo mugatua izango du eta, hori dela eta, bertaratu nahi dutenek gonbita jaso beharko dute aldez aurretik kultur etxean bertan.