Monica Salaberriak 101 urte bete ditu

Maiatzaren 4an bete zituen 101 urte Monica Salaberria Etxabek eta, egun berean, Udaleko ordezkarien bisita jaso zuen, zorionak emateko. Miriam Uranga alkateordea eta gizarte zerbitzuko bi langileak joan zitzaizkion etxera, lore-sorta bat opari.

Orion erroldatutakoen artean Monica da, momentu honetan, 100 urtetik pasatzen den bakarra.

Monica Salaberria Pasai Donibanen jaio zen, 1913ko maiatzaren 4an, baina gazterik etorri zen Oriora bizitzera, eskola publikoan lanean hasi zenean. Irakasle lanetan urte asko eman zituen eta, horregatik, herrian askok ‘señorita Monica’ esaten diote.