Kolore morez jantzita ari dira gaur lanean Udaleko garbiketa-zerbitzuak

Gaur, azaroak 25, Emakumeen aurkako Indarkeria desagerrarazteko Nazioarteko Eguna da eta, hori dela-eta, Orioko kale-garbiketa zerbitzuaz arduratzen den FCC enpresak more koloreko txaketak eman dizkie langileei, gaurko laneguna betetzeko.