San Pedro jaietako festa batzordeak antolatu du Euskal Jai eguneko kantu-jira, Danbolin musika eskolarekin, Salatxo abesbatzarekin eta Egunsenti otxotearekin batera.
Herritar talde handia bildu nahi dute kantuan eta, horretarako, dei egiten diete herriko kantuzale guztiei bertara azaltzeko eta elkarrekin kantatzeko.
Abestuko dituzten kantak oso ezagunak dira eta, beraz, edozeinek parte hartu dezake kantu-jiran.
Guztira, 12 kanta abestuko dituzte:
1-. BEGIAK PARREZ-PARREZ
2-. EGUNSENTIA
3-. HABANERA
4-. IPARRAGIRRE ABILA DELA
5-. LORETXOA
6-. BEHIN BATIAN LOIOLAN
7-. MENDIAN GORA
8-. EGIA DA
9-. SALAMANKARA
10-. TXANTXIBIRIN- SALTZEN SALTZEN
11-. XALBADORREN HERIOTZEAN
12.- IDUZKI DENEAN
Hemendik deskargatu daitezke kanten letrak:
Kantu-jira 2017. Euskal Jaia. Kantuen letrak (PDF)