Musika eskolaren 25. urteurrena ospatzeko festa

Danbolin musika eskolak 25 urte bete ditu eta, hori dela eta, ospakizun-festa bat antolatzen ari da.

Ekainaren 18an ospatuko du festa hori, kiroldegian antolatuko duen kontzertuarekin.

Musika eskolak lanean eman dituen 25 urte horietan jende asko pasa bertatik, ikasle zein irakasle, eta ekainaren 18ko kontzertuan jende hori dena (edo ahal diren gehienak, behintzat) bildu nahi dituzte antolatzaileek.

Danbolin musika eskolako zuzendaritza taldeak
nahi luke kontzertuak balio izatea musika eskolatik urte hauetan guztietan pasa direnak jai-giroan biltzeko eta egun-pasa ederra egiteko.

Deialdia ikasle-ohiei

Musika eskolak dei egiten die ikasle izandako guztiei, ospakizun-kontzertuan parte hartzera, instrumentua joz edo abestuz.

Ospakizunean parte hartu nahi dutenak jar daitezela harremanetan musika eskolarekin, 943 83 37 27 telefonoan edo danbolinme@gmail helbidean.

Izena emateko azken eguna: martxoaren 31.