MUSIKA MERKAGUNEAN

Arkupe Orioko merkatarien elkarteak ekimen berritzailea aurkeztu du, Xpressionk!!! elkartearen eta Orioko Udalaren laguntzaz. Eusko Jaurlaritzaren Merkaguneak izeneko programaren baitan antolatu du Arkupek ekimen hori.

Ekimenaren helburua herriko merkataritza suspertzea da eta, horretarako, musika izango du baliabide nagusia.

Xpressionk!!! elkarteak bideak bilatzen ditu arlo askotako artista ez-profesionalek beren lana erakusteko aukera izan dezaten, espazio publikoetan. Ahalegin horren barruan, Xpressionk!!! elkarteak zirkuituak, zikloak, jaialdiak? antolatzen ditu, herri bakoitzeko eragileen laguntzarekin. Antolatzen dituen ekintzek honako ezaugarriak dituzte:

  • Gertuko ekintzak dira, herritarrengandik hurbil egiten direnak, doanekoak eta oso eskura daudenak.
    – Integrazioa bultzatzen dute; ez dute ekarpena egin dezakeen inor kanpoan uzten.
    – Baliabideen erabilera egokia sustatzen dute.
    – Oreka bilatzen dute gestio profesionalaren eta sentiberatasun artistikoaren artean.
    – Artista berriei eta sortzen ari direnei arreta berezia eskaintzen die.

EKIMENAREN AZALPENA

Arkupek eta Xpressionk!!! taldeak, Gabon jaiak direla eta, antolatu dutena honako hau da:
Oriok lau merkataritza-gunetan kontzertu bana emango dute hainbat talde eta bakarlarik. Emango diren kontzertuak era askotakoak izango dira: jazza, funka, rocka, folka, abeslariak? Emanaldiak zuzenean izango dira eta batera antolatuko dira larunbat arratsaldetan.
Abenduaren 12, 19 eta 26an eta urtarrilaren 2an kontzertuak antolatuko dira Orioko kaleetan. Larunbat horietako bakoitzean lau kontzertu izango dira arratsaldean, laurak batera, herriko lau tokitan:

  • Ibai Ondo pasealekuan
  • Herriko Plazan
  • Eusko Gudari kalearen hasieran
  • Arrantzale kalean

Parte hartuko duten taldeek era guztietako musika egiten dute: jazza, funka, folka, etnikoa eta abar. Talde eta bakarlari gehienak ez dira profesionalak eta kalitate onekoak izango dira.
Kontzertu guztiak arratsaldeko 18:00etan hasiko dira.

Guztira 16 kontzertu programatuko dira.

LARUNBAT HONETAKO PROGRAMA

Larunbat honetan, abenduak 12, izango da lehendabiziko saioa eta dagoeneko finkatuta dago programa:
Abenduak 12 ORIO LARUNBATA 18:00

Ibai Ondo pasealekua URKO MENAIA (pop folk)

Abenduak 12 ORIO LARUNBATA 18:00

Herriko Plaza MAHASTER RIVER (blues, rock)

Abenduak 12 ORIO LARUNBATA 18:00

Eusko Gudari hasiera IBAN NIKOLAI (Didgeridoo)

Abenduak 12 ORIO LARUNBATA 18:00

Arrantzale kalea KO-KO JAZZ (Jazz)

Datozen larunbatetako kontzertuen berri Hurrerago emango dugu.

EKIMENAREN HELBURUAK

Ekimen honen bitartez, Arkupek lortu nahi duena honako hau da:

  • Herrian mugimendua sortzea.
  • Arkupe elkartearentzat eta elkartea osatzen duten establezimenduentzat publizitatea lortzea eta beren marka indartzea.
  • Komunikabideetan agertzea kulturarekin eta aisialdiarekin lotutako berrien bitartez
  • Krisiari aurre egiten laguntzea
  • Herrian bertan kontsumitzearen aldeko kontzientziazioa sortzea
    • Artista ez-profesionalei aukera ematea beren lana ezagutaraztek