Mutiozabal ontziolari buruzko hitzaldiak Arraunetxen

Euskal Herriko Unibertsitateko Uda Ikastaroen programaren barruan Mutiozabal ontziolari buruzko bi hitzaldi antolatu dituzte Udalak eta EHUk elkarlanean. Bi hitzaldiak egun berean izango dira, ekainaren 7an, honako izen generikoaren pean: ‘Oria ibaiko ontziolen garrantzia historian gaur egun arte’.

Hitzaldiak irekiak dira eta, beraz, gaiarekin interesa daukaten guztiek ateak zabalik dauzkate.

Lourdes Odriozola eta Beñat Ibaieta, hizlari

Bi hitzaldiak hauek izango dira:

  • 18:00etan Lourdes Odriozola histolialariak “Oria ibaia, ontzigintzan eta bere misterioak” hitzaldia emango du.
  • 19:00etan Beñat Ibaieta Euskal Bateleroen zuzendariak eta Mutiozabl ontziolako arduradunak “Mutiozabal ontziola: euskal itsas ondarearen azken altxorra” hitzaldia emango du.