Nagusienei zuzendutako internet ikastaroa KZ gunean.

Ikastaroa irailaren 20an hasiko da, eta parte hartu nahi dutenek kultur etxean eman beharko dute izena.

KZ guneak pertsona nagusiei zuzendutako interneteko oinarrizko kurtsoa abian ipiniko du datorren astetik aurrera.

Ikastaroa kultur etxeko lehen solairuan kokatua dagoen KZ gunean bertan emango da, eta guztira 10 ordu izango ditu. Astelehenean hasi eta ostiralean amaituko da, eta saio bakoitzak bi ordutako iraupena izango du.

Izena eman, edota argibide gehiago eskuratzeko kultur etxera deitu beharko da:

Orioko Kultur Etxea.

Eusko Gudari kalea, 26.

Telefonoa: 943 13 44 09.

Ordutegia: 9:00-13:00 eta 16:30-20:00.