OHARRA: Debekatuta dago gaur hondartzan bainatzea

Osakidetzak aldiro-aldiro aztertzen du hondartzetako uraren kalitatea eta abisatu berri dio Udalari, azken egunotako euriteen ondorioz, ura zikin datorrela eta gainditu egiten duela E. Coli bakterioaren onartutako maila.

Beraz, segurtasunagatik, debekatuta geratzen da gaur, uztailak 17, hondartzan eta ibaian bainatzea. Datozen egunotan egunero egingo du Osakidetzak uraren analisia eta, E. Coli bakterioaren maila muga onargarrietara jaisten denean, baimenduko da ostera bainatzea.

Bitartean, beraz, debekatuta dago. Zuen segurtasunagatik, errespetatu debekua.