Olentzero eta Mari Domingi etorriko dira Oriora abenduaren 24an, eta Herriko Plazan izango dira iluntzean. Berekin batera etorriko dira galtxagorriak, ttuntturroak, Mari, sorginak, Basajaun eta artzainak.
Arratsaldeko festa 17:30ean hasiko da, Arkupe elkarteko lagunek plazan eskainiko duten txokolate beroarekin. 17:45ean ttuntturroak aterako dira ikastolatik eta, segidan, 18:00ak inguruan, galtxagorriak jaitsiko dira plazara, haurren eskutitzak-eta jasotzera. Garai berean aterako dira Mari eta sorginak Kosta tailerretik eta Basajaun eta artzainak gaztetxetik.
Olentzero eta Mari Domingi 18:30ak inguruan iritsiko dira plazara.