Olentzero etorriko da Oriora abenduaren 24an

Gabon egunez, abenduaren 24an, Olentzero etorriko da Orioko plazara, haurrekin egotera eta haien eskariak-eta jasotzera.

Olentzero 16:00etan azalduko da plazara eta bertan izango da 18:00ak arte.

Olentzero haurren gutunak jasotzen ari den bitartean, Orioko Txurrumuski taldekoek jaiotza bat prestatuko dute plastilinaz, bertaratzen diren haurren laguntzarekin.