Oraindik eskura daitezke gonbitak ostiraleko kontzerturako

Iban Urizar ‘Amorante’ musikariak kontzertua emango du kultur etxean maiatzaren 5ean, ostiralarekin, 22:30ean hasita. Sarrera doan bada ere, gonbita hartu behar da aldez aurretik, aretoaren aforoa mugatua delako. Udalak 100 gonbita prestatu ditu eta dagoeneko banatzen ari da kultur etxean. Oraindik geratzen dira gonbitak, jasotzeko; baina ez da komeni azken momenturako uztea.

Amorante, ahots fresko bat

Zaila da Iban Urizar musikologoak egiten duen musika definitzea. ‘Amorante’ proiektua herri-musikatik abiatzen da eta, horren gainean, bariazio eta esperimentazioak egiten ditu, betiere musika anglosaxoiaren iragazkitik pasatu gabe. Toki askotako herri-musikaren eragina jaso du Iban Urizarrek eta iturri horietatik guztietatik edan du bere eskaintza osatzeko.

Informazio gehiago jasotzeko eta bere musika entzuteko, jo bere webgunera:

https://amorante.bandcamp.com/