ORIO – 2011 ZIKLOTUR DV

Udaltzaingoaren Oharra

LarunbateanOrion Gipuzkoako Itzulia 2011 Ziklotur DV Txirrindulari proba ospatzen den bitartean honako aldaketak izango ditugu trafikoarekiko,

? Sarrera Herriko Plazatik izango da.

? Moila erabat itxi egongo da ibilgailuentzat goizeko 07:00etatik 15:00etara. Oriotik irten nahi dutenek txanka hondartza bidea erabili beharko dute.

? Ziklotur DV proban aritu behar dutenei txanka hondartza bidetik sartu eta autopista azpiko aparkalekuak erabiltzea eskatzen zaie.

? Ezbeharren bat edo kezkak argitzeko jo ezazue guregana 943-830028.

Arau hauek betetzea eskatzen dizuegu herritarrei.

Barkatu eragozpenak.