Ostiralean banatu ziren Orio Loretan Lehiaketako saria.
Ostiral arratsaldean banatu ziren Orio Loretan lehiaketaren 7. edizioko sariak.
Aurten 3 sari banatu dira eta hauek izan dira irabazleak eta sariak:
- saria: Maria Josefa Oliden, 450 euro
2. saria: Josefina Azkue, 300 euro
3. saria: Elisabete Glez. de Txabarri, 200 euro
Horrez gain hirurek landare bana eta diploma bat jaso zuten famili giroan egin zen saribanaketan.
Guztiak pozik agertu ziren saria jasotzeaz eta batzuek harrituta ere bai, izenik eman gabe sarituak izan direnez espero ez zutelako.
Lehiaketa honen helburua beren loreekin herria apaintzen laguntzen dutenei pizgarri bat ematea eta ilusioa sortzea da.
Argazkian aurtengo 1. saria.