Euskara eta turismoa nola uztartu eta euskara turismo eskaintzan nola eta zertarako nabarmendu aztertzeko jardunaldia izango da, udalerri euskaldunetako herri turistikoenetan azken urteotan sortutako kezkak aztertzeko, hausnarketak partekatzeko eta lanerako ildo berriak zehazteko.
UEMAk eta Udako Euskal Unibertsitateak antolatu dute, Orioko Udalaren laguntzarekin.
Aurkezpena Koldo Mitxelena kulturgunean
Gaur goizean aurkeztu dute jardunaldia, Donostiako Koldo Mitxelena kulturgunean eta bertan izan da, besteak beste, Anuska Esnal Orioko alkatea.
UEMAko lehendakari Iraitz Lazkanok, UEUko idazkari nagusi Ane Sarasuak eta Orioko alkate Anuska Esnalek gaur Donostian hedabideen aurrean egin duten agerraldian aurkeztu dute Euskara eta turismoa: aukerak eta arretaguneak jardunaldia. Orioko Arraunetxen izango da, azaroaren 21ean, 10:00etatik aurrera, eta dagoeneko zabalik dago izena emateko epea.
Anuska Esnalek adierazi du Orio ere bisitariak jasotzen dituen udalerri euskalduna dela eta guztiz bat egiten duela jardunaldiaren oinarri diren hausnarketa eta kezkekin: Udalerri euskalduna da Orio, eta bisitariak eta turistak jasotzen ditugu. Badugu gaiarekiko kezka eta guretzat interes handikoa da jardunaldi honetan egingo den hausnarketa. Jardunaldian, gainera, herriko bi ondare garrantzitsuenetakoak uztartuko ditugu, euskara eta arrauna, jardunaldia Arraunetxean eginda.
Hau da azaroaren 21eko jardunaldiaren egitaraua:
EGITARAUA
08:45-09:15 Dokumentazioaren banaketa.
09:15-09:30 Ongi etorri mahaia (UEMA, UEU, Orioko Udala).
09:30-11:00 Irekiera hitzaldiak:
- Jon Elzo (Gura proiektua)
- (zehaztu gabe)
11:00-11:30 Atsedenaldia eta kafe etena
11:30-12:30 Hizlari gonbidatua:
- Jean Yves Agard (Bordeleko KEDGE enpresaritza eskola): Reconciling economy, tourism, identity and culture: urgent strategic choices for the development and attractiveness of the territory! (the case of the Perigòrd)
12:30-13:30 “Hizkuntza-ekologia: turismoa eta hizkuntza garapena“, Itsaso Olaizola (Kutxa Ekoguneko teknikaria, UEUkidea)
13:30-15:00 Bazkaria.
15:00-16:00 Turista jasangarriaz, Inhar Agirrezabal (Arkitektoa, UEUkidea).
16:00- 17:30 Mahai ingurua:
- Idurre Lukas (Bizibiziki enpresa, Ikerketa eta iraunkortasun arduraduna).
- Iker Goiria (Gipuzkoako Foru Aldundiko Turismoko zuzendaria).
- Esther Facchin (Zarauzko turismo teknikaria).
- Gotzon Barandiaran (Idazlea, Dijitalidadeako kidea, JALGI ekimeneko kidea-Ahotsenearen izenean, UEUkidea).
- Dinamizatzailea: Jon Elzo.
17:30-17:45 Ondorioak.
Informazio gehiago UEMAren prentsa-oharrean
Izen-ematea
Jardunaldian izena emateko, UEUren webgunera jo behar da: