Galiboa jarri du Udalak, baina moilako zirkulazio-aldaketa ez da egingo, azkenean, datorren astera arte

Udalak gaur zuen asmoa plaza inguruko zirkulazioa aldatzeko eta moilako bidea bi noranzkotan jartzeko, baina, eguraldia dela-eta, atzeratu egin du datorren astera arte.

Gaur goizean pintatzekoak ziren lurreko marrak, arratsaldean zirkulazio-aldaketa egiteko, baina, euria dela-eta, ezin izan dituzte pintatu. Datozen egunotan ere eguraldi euritsua dago iragarrita eta, beraz, Udalak datorren artera atzeratu ditu pintaketa-lanak.

Galiboa jarrita

Nolanahi ere, galiboa jarrita dago dagoeneko eta, beraz, 2,40 m-tik gorako altuera duten ibilgailuek Txanka-Hondartzako bidea erabili beharko dute aurrerantzean, herritik ateratzeko. Galiboa instalatuta dagoela adierazten duten seinaleak jarri ditu Udalak goizean herriko hainbat tokitan, gidariak jakinaren gainean izateko (ikusi irudia).