Martxoaren 21ean, arratsaldeko 17:00etan, Orioko Meskitan Ate irekien jardunaldia antolatuko da. Zarauzko udaletxeak antolatu duen ?Islama, guztion ondarea? erakusketaren barnean sartu dute ekitaldia.
Leloa: Meskitan ate irekiak
Helburua: Meskitaren funtsa Islamiar komunitatean eta hura pertsonalki ezagutzeko aukera
Data: Martxoak 21, larunbata
Ordutegia:
17:00 – 18:00 “Tea” eta tertulia-saioa hainbat gairen inguruan.
18:00 – 19:00 “Muhammad, el profeta del islam” bideo emanaldia.
19:00 – 19:30 “Maghreb” edo iluntzeko otoitzerako deialdi eta errezoa zuzenean.
19:30 – 20:00 Saioaren bukaera. Galdera-erantzunen tartea eta Islamaren inguruko liburuak dohain jasotzeko aukera.