Txistularien IX. Alardea Pasaia Trintxerpen ospatuko da, maiatzaren 28an. Arratsaldeko 19:00etan kalejira batekin hasiko dute jaia eta, ondoren, 19:30ean, kontzertua emango dute. Bertan parte hartuko dute Orioko Danbolin Musika Eskolako zazpi txistularik.
Kontzertuan joko duten egitaraua ondorengoa izango da:
– Trintxerpe.
– Oskorriren potpourria.
– Ume eder bat.
– Axuri beltza.
– Txori kantak.
– Habanera.
– Brokel dantza.
– Xalbadorren heriotzean.
– Kaxkarrotz.
– Atxiketan potxiketan-Gure koadrila.
– Artzapetik begira.
– Sagar dantza.
– Arratsalde honetan.
– Hondarribia.
– Aupa Trintxerpe.
– Aupa mutilak!