Orioko udal kanpineko bungalowak inauguratuko dira ostiralean, apirilak 25, 12:00etan

Orioko udal kanpineko bungalowak iaz instalatu ziren; baina udako denboraldia aurreratuta zegoen eta, horregatik, ez zen inaugurazio-ekintza ofizialik egin.

Udalak, gaiak horrenbeste merezi duela iritzita, inaugurazio ekitaldia antolatu du datorren ostiral honetarako, apirilak 25. Ekitaldia udal kanpinean bertan izango da eguerdiko hamabietan.

Ekitaldian parte hartuko dute:

  • Eusko Jaurlaritzako Turismo Sailaren Gipuzkoako ordezkariak
  • Arrantza Saileko Arrantza zuzendariak
  • Foru Aldundiko Turismo zuzendariak
  • Udalaren ordezkari, Miriam Uranga alkateorde eta turismo zinegotzia arituko da
  • Bertan izango dira, baita ere, bungalowak instalatu dituen Garnica Plywood enpresako ordezkariak

Erakundeetako ordezkariek prentsaurrekoa emango dute aurrena eta, ondoren, pintxo batzuk jateko aukera izango dute bertaratzen direnek.

Kalakan taldearen kontzertua larunbatean

Inaugurazioarekin lotuta dago, baita ere, Udalak larunbat gauerako antolatu duen Kalakan taldearen kontzertua.

Larunbatean, bestalde, ate irekietako eguna izango da kanpinean eta herritarrek aukera izango dute bungalowak bertatik bertara ikusteko.