Orioko Udala SEVATUR-en izan da

Pasaden ostiraletik igandera Orioko udalak Gipuzkoako Foru Aldundiak SEVATURen duen stand-ean bere txokoa izan du Gipuzkoako Kostako herrien sailean. Eskualde berean sartzen ziren Orio, Aia, Getaria eta Zumaia.
Idoia San Sebastian, Orioko turismo teknikariaren hitzetan ?jende asko hurbildu zaigu aurten, eta eskaini diren berritasunek oso harrera ona izan dute orokorrean?.

Berritasunak

Zumaiako, Debako, Azpeitiako eta Orioko herriek martxotik urrira antolatuko dituzten trekkingei buruzko liburuxka berria argitaratu dute elkarrekin. Herri bakoitzean trekking bereziak antolatuko dira eta bisitari edo bertakoek hainbat aukera ezberdin izango dituzte.

Trekking horiez gain, Orioko turismo bulegoak bisita gidatuak antolatuko ditu udaberri honetatik udazken arte eta SEVATURen ezagutarazteko aukera izan du. Orioko herriak eskaintzen dituen ostatuen informazioa ere Donostian banatzeko aukera izan du.

Jon Redondo SEVATURen

Pasaden larunbat goizean Jon Redondo Orioko Alkatea SEVATURen izan zen Oriok zuen standean Udaleko ordezkari gisa. ?Orio bai Euskal Herritarrei eta baita atzerritarrei ezagutaraztea ezinbesteko zaigu eta aurtengo Turismoari buruzko bilgune honetara jende asko hurbildu zaigu informazio eske. Stand honetan izan dugun bisitarien emaitzarekin oso gustora gaude eta espero dugu aurrerantzean hona hurbildutakoak eta beste batzuk herrian ikusteko aukera izango dugula. Udalak behintzat bere aldetik ahalik eta ahalegin gehienak egingo ditu Orio herri erakargarria eta atsegina izan dadin?, Jon Redondoren hitzetan.